Komunikazio tekniko

Komunikazio teknikoa informazio zientifiko, ingeniaritza edo bestelako informazio teknikoak transmititzeko bide bat da. Komunikazio teknikoan hainbat testuingurutako eta egiaztagiri profesionala duten pertsonek parte hartzen dute. Langile batzuk komunikatzaile teknikoak edo idazle teknikoak dira. Pertsona hauek  hainbat metodo erabiltzen dituzte, gehien bat ikertu, dokumentatu eta aurkezteko bai prozesuak eta bai produktu teknikoak. Komunikatzaile teknikoek lortzen  duten informazioa paperezko dokumentuetan, web orrietan, ordenagailuen memorietan, digitalki gordeta, audiotan, bideotan eta bestelako ezaugarrietan gorde dezakete. Komunikazio Teknikoko Sozietateak arlo teknikoa edo espezializatua lantzen duen komunikazio mota bezala definitzen du eremu hau, teknologiaren erabileraren bidez zehazki komunikatzen da, edo zerbait espezifikoa egiteko  argibideak eskaintzen ditu. Zehatzago, Komunikatzaile Zientifiko eta Teknikoen Institutuak[1] komunikazio teknikoa komunikazio objektibo moduan definitzen du, orokorrean produktuei eta zerbitzuei buruz. Beste alde batetik,komunikazio teknikoaren Europako Elkarteak[2] komunikazio teknikoa laburki definitzen du produktuen informazioa modu seguruan eta eraginkorrean erabiltzeko, eta produktua sortzeko erabiltzen den prozesua.

  1. (Ingelesez) Institute of Scientific and Technical Communicators. 2020-01-24 (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  2. (Ingelesez) European Association for Technical Communication. 2019-10-03 (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search